Udaleku ibiltari eta finkoak antolatu ditu Kimuak elkarteak

Anboto 2013ko mar. 14a, 09:06

Zortzi urtetik hamazazpira arteko gazteei zuzendutako eskaintza da osotutakoa

Zortzi urtetik hamazazpira arteko gazteei zuzendutako eskaintza da osotutakoa.

 

Kimuak astialdi taldeak prest du aurtengo udalekuen eskaintza. Sorpresaz betetako egitaraua osotu dute, gainera, elkarteak bost urte bete dituela-eta: “Efemeride hau, ospakizunerako den arren, hausnarketarako ere baliatu dugu, akatsetatik ikasi eta proiektua hobetze aldera”. Euskararen sustapena, ingurumenarekiko errespetua, talde lana, eta, hezkidetza eta kulturartekotasuna ardatz hartuta, hiru udaleku eratu dituzte.

 

Uztaileko lehenengo astean, astebeteko udaleku finkoak eratu dituzte Tertangan, 8-10 urteko umeentzat. Ostera, 11-14 urteko gaztetxoentzat hamar eguneko egonaldia antolatu dute Pagoetako basoetan, eta Gipuzkoako kostaldean; gainera, sei eguneko udaleku ibiltari bat ere egingo dute. Bizkaiko kostaldean zehar udaleku ibiltaria prestatu du Kimuakek 15-17 urteko gazteentzat. Iaz legez, elikagai ekologikoak erabiliko dituzte udalekuetan.

 

Ibarretxe kultur etxean eman daiteke izena; baita 688 698 919 telefonoan eta kimuak@kimuak-elkartea.com helbidean ere. Bestalde, apirilaren 2, 3, 4, eta 5erako udaberriko tailerrak prestatu ditu Kimuakek. Kultur etxean izango dira, 09:30etik 13:30era. Parte hartzeko, hamar euro ordaindu behar da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!