Zinegotzi kargua utzi du Maitena Barrenetxeak

Anboto 2012ko uzt. 26a, 13:30

Maitena Barrenetxea zinegotzi jeltzaleak bere kargua utzi du Iurretako Udalean. 2007an hasi zen udal jardunean. Bere ordez Txomin Balanzategik hartuko du kargua

Maitena Barrenetxea zinegotzi jeltzaleak bere kargua utzi du Iurretako Udalean. 2007an hasi zen udal jardunean Barrenetxea. Arrazoi pertsonalengatik erabaki du zinegotzi kargua uztea Maitena Barrenetxeak. Kargua uzten duenaren agiria hautetsi-batzordera bideratuko du Iurretako Udalak.

 

Barrenetxearen ordez Txomin Balanzategik hartuko du kargua. Zinegotzi berriak 49 urte ditu eta metalgintzan egiten du lan. Garaizarkoa da, eta hau ez da izango bere lehen esperientzia politikagintzan. 1987-1989 urteen artean Durangoko Udaleko zinegotzia izan zen, baina Iurretako gestoran sartzeko utzi zuen kargua. Azkenik 1991-1995 urteen aretan, Iurretako lehen udalbatzan parte hartu zuen. Ondoren barne karguak eduki ditu Uri Buru Batzarrean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!