Lola Gomez berriztarraren lanak iragarriko ditu sanmigelak

Anboto 2012ko uzt. 25a, 09:04

Jai Batzordeak eman du jakitera nork irabazi duen aurtengo San Migel jaietako kartel lehiaketa: Lola Gomez Martin berriztarraren \'Hasiera emateko ordu gutxi geratzen dira\' izeneko lanak iragarriko ditu jaiak

Jai Batzordeak eman du jakitera nork irabazi duen aurtengo San Migel jaietako kartel lehiaketa: Lola Gomez Martin berriztarraren \'Hasiera emateko ordu gutxi geratzen dira\' izeneko lanak iragarriko ditu jaiak.

 

Guztira sei kartel aurkeztu dira, aurten, eta, herritarren botoen bitartez aukeratu dute Gomezena. Irailean aurkeztuko du Iurretako Jai Batzordeak kartela eta jai egitaraua ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!