Iurreta eta Amorebieta-Etxano arteko baso batean jazo da ezbeharra gaur goizean. Pinuak botatzen zebilela bat gainera erori zaio.
Lankideek larrialdi zerbitzura deitu dute. Durangoko komisariako patruilak, mendi erreskaterako taldea eta Ertzaintzaren helikopteroa bertaratu dira. Eusko Jaurlaritzako larrialdietako harretarako tekniko batek koordinatu ditu lanak. Mendi erreskaterako taldeak zauritua immobilizatu du eta helikopteroz Galdakaoko Ospitalera eraman dute. Oraingoz ez dute zaurituaren egoeraren gaineko daturik eman.