Maiztegiko komunak berrizteko 48.500 euro

Anboto 2012ko uzt. 10a, 10:43

Maiztegi herri eskolako bigarren solairuan, iaz berriztu gabe geratu ziren komunak konponduko dituzte orain. 48.490 euroko inbertsioa eskatuko dute eta ikasturte berria hasi orduko izango dira prest

Maiztegi herri eskolako bigarren solairuan, iaz berriztu gabe geratu ziren komunak konponduko dituzte orain. 48.490 euroko inbertsioa eskatuko dute eta ikasturte berria hasi orduko izango dira prest.

 

Eskola "moderno eta erakargarria" lortzeko beharrezkoak dira lan horiek Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan. Solairu bakoitzean komunen bi zonalde daude, eta alde banatan nesken, mutilen eta irakasleen komunak daude, (28 m2ko hartzen dituzte). Irisgarritasuna bermatuta dago guztietan, azaldu dutenez.

 

Horretara, eman dituzten hobekuntza-lanak amaitzean, 2. solairuko komun guztiak egongo dira berriztuta. Lanon baitan biltegi bat ere sortuko dute, komuneko eta garbitasunerako tresneria gordetzeko. Hilebete t\'erdiko epea dute lanak amaitzeko. Ikasturte berria hasi baino lehen egongo dira amaituta, iraileko eskola errutinara egokitzea trabatu ez dezaten.

 

Totorikaguenak ohar baten azaldu duenez, herri eskolan berriztatze lanak egiteko diru-atal "inportanteak" bideratu ditu udal aurrekontuan azken bost urtean. Guztira 250.000 euro inbertitu ditu udalak eskolan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!