Hamabosterik behin Iurretan egiten duten azokan stand bat ipini du, gaur, Iurretako Herri Bibliotekak. Aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, tabletak, haurrentzako ipuinak…
Guneetan banatuta, eskaintza zabala ipini zuten herritarren eskura. Bertaratu zirenek bazkide egiteko aukera ere izan zuten eta liburutegiko ekintzen berri jaso zuten.