Olaburu kalea konpondu eta bidegorria egokituko dute

Anboto 2012ko uzt. 6a, 09:00

Larrakozelaiko entrenamenduak eta ikasturte berria hasten direnerako prest izan gura dute

Larrakozelaiko entrenamenduak eta ikasturte berria hasten direnerako prest izan gura dute.

 

Olaburu kaleko bidezorua saneatu eta atonduko du udalak, gero bidegorria egokitzeko. Argiak ere jarriko dituzte, kanalizazio lanak amaitu ostean. Frontoi alboko biribilgunetik A-8 autobidearen goiko oinezko zubira doa bidea, eta obrarako 58.033 euro erabiliko dituzte. Bidea kaltetuta dago eta asko erabiltzen da, ikastetxeetara eta futbol zelaira joateko.

 

Datorren astean hasi  eta hiru astean amaitu gura dituzte lanak; argiteria abuztuan jarriko dute. Ikasturtea eta Larrakozelaiko entrenamenduak hasi orduko erabiltzeko moduan izatea da asmoa. PSE-EEk ere, 2012ko aurrekontuagaz lan hauek egiteko eskatu zuen, Iñaki Totorikaguena alkateak jakinarazi duenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!