1,137 milioi euro dituela itxi du udalak 2011

Anboto 2012ko eka. 26a, 08:25

Diruzaintzako geldikin positibo hori \'gero eta urriagoak diren baliabide publikoen kudeaketa eraginkor, errealista eta zentzudunezkoaren ondorio\' da, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan

Diruzaintzako geldikin positibo hori \'gero eta urriagoak diren baliabide publikoen kudeaketa eraginkor, errealista eta zentzudunezkoaren ondorio\' da, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan.

 

Iaz onartu zituzten betebeharrak %65ean bete dira; gastu arruntari dagokionez %90ean. Herritarrek eskatutako zerbitzuak eskaintzeari utzi gabe, gastuari eusten saiatu dira udal arduradunak, azaldu dutenez: "Azken urteetan sendotuz joan garen laguntza eta zerbitzuak mantenduz, 2011rako lotutako gastu arrunta %10 murriztu dugu", nabarmendu du Totorikaguenak.

 

Beste alde batetik, aurreikusitako diru-sarreren %75 inguru bete da, kapitulu batzuetan %100era helduz: "Denontzako da zaila egoera. Diru-bilketa eta -sarrerak sistematikoki gutxitu dira. Baina, 1,137 milioi euroko diru koltxoi txiki honek etorkizunari, eta 2012aeri begiratzeko aukera ematen digu, "zuhurtziaz", baina, baita zerbitzu eta laguntzak mantendu ahal izango ditugu bermeekin", dio alkateak. "Beti ere, erizpide zorrotz, garden eta zuhurretan oinarrituta".

 

Horrez gain, 2011rako lotutako 220.189 euro batu dira 2012rako aurrekontura. Iazko urte amaieran eman arren, gastua onartzeko denborarik izan ez duten egitasmo batzuekin lotutako diru-atalak dira, alkateak azaldu duenez: "Beraz, ordaindu ahal izateko aurtengo aurrekontura batu dira. Besteak beste, iuskaritza energetikoaren idazketa, Bidebarrieta 7ko saneamendua konpontzea eta Oromiñoko txokoko komunak konpontzea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!