Udal eraikin eta instalazioak garbitzeko 182.836 euro erabiliko dituzte

Anboto 2012ko eka. 23a, 08:15

Udal eraikinak eta instalazioak garbitzeko ardura eman dio udalbatzarrak Lantegi Batuak enpresari. Horretarako 182.836 euro erabiliko ditu urtean udalak. Kontratu berri honekin, datozen lau urtean 50.000 euro inguru aurrezteko dituztela azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak

Udal eraikinak eta instalazioak garbitzeko ardura eman dio udalbatzarrak Lantegi Batuak enpresari. Horretarako 182.836 euro erabiliko ditu urtean udalak. Kontratu berri honekin, datozen lau urtean 50.000 euro inguru aurrezteko dituztela azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.

 

Orain arte udal eraikin eta azopiegiturak garbitzeko hainbat enpresagaz izan du kontratua udalak. Orain, ardura hori enpresa bakarrari ematea erabaki dute.  Iurretako alkateak argitu duenez, "urteotan azpiegitura berriak sortu direlako, eta, gero eta zailagoa egiten zitzaigulako garbitasun maiztasun eta moduak kontrolatzea". Zerbiztua aurreztea ere lortu dutela esan du:  "Orain arte, garbitasun zerbitzuetara guztira, urtean, 195.000 euro erabili izan dira. Beraz, kontratu berri honekin, datozen  lau urteetan, 50.000 euro inguru aurreztuko ditugu, zerbitzua hobetzeagaz batera". Gaineratu duenez, "gure gain hartu ezin genezakeen beharrezko zerbitzua baten kostua merketzea lortu dugu. Hori zen kontratu berri honen beste helburuetako bat".

 

Lantegi Batuak enpresak 10 langile erabiliko ditu zerbitzua emateko, eta dauden lan-kontratuak subrogatuko ditu, euron eskubide eta betebeharrak bere gain hartuz, udal arduradunek azaldu dutenez. Urte biko kontratua (beste urte bi luzatzeko aukeragaz) onartu du udalbatzarrak. EAJ, PSE-EE eta PPk egin dute horren alde. Bildu abstenitu egin da.  Udaletxea, Bidebarrietako bulegoak, Goiuria kulturgunea, Ibarretxe kultur etxea, Haurreskola eta Maiztegi herri eskola garbituko dituzte; baita Maiztegi zein Juan Orobiogoitia ikastetxeko patioak ere. Bestalde, Aita San Migel elizpeko komunak eta hilerrikoak ere garbituko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!