Lantokiko Prestakuntza Zikloa amaituta, diploma emateko ekitaldia egin zuen Iurretak Institutuak, barikuan. Ekitaldia horretan eman zuten Iurreta Institutuaren Saria. Aurten, External Global Service enpresari.
2011-2012 ikasturtean 65 ikaslek jardun dute eta 43 enpresetan egin dituzte praktikak. Atzerrian aritu dira bederatzi ikasle, Polonian eta Ingalaterran, hain zuzen ere. Diplomak eman aurretik External Global Service enpresa saritu zuten. Enpresaren zerbitzuen zuzendari Fatima Fraile durangarrak jasoko zuen saria.