Institutuak External Global Services enpresa sarituko du

Anboto 2012ko eka. 8a, 08:14

Iurreta Institutuaren Saria External Global Services S.A. enpresak jasoko du aurten. Horrela erabaki du institutuko mintegiak. Enpresaren zerbitzuen zuzendari Fatima Fraile durangarrak jasoko du saria, gaur 12:00etan, areto nagusian egingo duten ekitaldian. Iurreta Institutuaren Sariek bederatzigarren edizioa dute aurtengoa

Iurreta Institutuaren Saria External Global Services S.A. enpresak jasoko du aurten. Horrela erabaki du institutuko mintegiak. Enpresaren zerbitzuen zuzendari Fatima Fraile durangarrak jasoko du saria, gaur 12:00etan, areto nagusian egingo duten ekitaldian. Iurreta Institutuaren Sariek bederatzigarren edizioa dute aurtengoa.

 


2003an sortu zen External Global Services, informazio eta komunikazioaren teknologia zerbitzuak kudeatzeko eta bezeroen negozio prozesuei balio handiena emateko. Gaur egun, Trapagan eta Elorrion ditu egoitzak. Institutuko 30 bat ikaslek egin dituzte praktikak bertan, eta horietatik hamazortzi lan-taldean daude. Hartu-eman “adeitsu” eta “erraz” hori aitortu gura izan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!