‘Dantza autoktonoen ezbaiko egoera’ hitzaldia eratu du Gerediaga elkarteak ekainaren 14rako.
Tokiko dantzen egoeraz eta etorkizunaz ariko dira ekainaren 14an, Ibarretxe kultur etxean. Durangaldeko Folklore Egunak zikloaren baitan eratu du mahai-ingurua Gerediaga elkarteak, eta Dantza autoktonoen ezbaiko egoera izango da berbarako abiapuntua, 19:30etik aurrera.
Lau aditu gonbidatu dituzte: Iñaki Irigoien, folklore ikerlaria eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko kidea; Emilio Xabier Dueñas, Eusko Ikaskuntzako folklore presidentea; Oier Araolaza, Bizkaiko Aldundiko Ondare saileko teknikaria; eta Alberto Santana, folklore ikerlaria. “Dantzazale zein kulturaren egoeraz arduratuta dagoen orori” zabaldu diete deia Gerediagakoek.