Sanmigeletarako kartela aukeratzeko lehiaketa abian

Anboto 2012ko mai. 30a, 09:32

San Migel jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Jai Batzordeak. Ekainaren 22ra bitartean helarazi daitezke lanak. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du

San Migel jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Jai Batzordeak. Ekainaren 22ra bitartean helarazi daitezke lanak. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.

 

Gura beste kartel aurkeztu ditzake parte hartu gura duenak, beti ere kartelok beste lehiaketaren baten sarituak izan ez baldin badira. DIN A2 neurrian (59,4x42 zm) egindakoak izan behar dira eta egileak gura duen teknika erabiliko du.

 

San Migel jaiak 2012 Iurreta-Irailaren 28tik Urriaren 7ra leloa eroan beharko du euskarri digitalean (photoshop programagaz bateragarria den formatuan) eta luma papelean aurkeztu beharko duten kartelak. Luma papelean inprimatutako kartela eta KD-a Ibarretxe kultur etxean aurkeztuko dira sinatu gabe. Horiekin batera, gutunazal itxi bat entregatuko da eta barruan hondako datuak jasoko dira: izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia. Paperean, KD-an eta gutunazalean egileak aukeratutako leloa baino ez da agertuko.

 

Erakusketa egingo dute aurkeztutako kartel guztiekin Aita San Migel plazan, ekainaren 23an. Ekainaren 25etik 29ra, berriz, Ibarretxe kultur etxean. Epaia herriaren esku egongo denez, herritar guztiek aukera izango dute euren botoa emateko. Erabakia apelaezian izango da eta Jai Batzordeak uztailaren 2an emango du jakitera. 500 euroko saria lortu du irabazleak.

 

Saririk gabeko lanak uztailaren 3tik irailaren  30era bitartean jaso beharko dira Ibarretxe kultur etxean.

 

Saririk gabeko lanak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!