Urrian utzi zion Miloudi Abbassik Diru-sarreren Berme Errenta (DBE) jasotzeari. Aldunditik Lanbiderako eskumen aldaketak sortutako zurrunbiloan murgildu, eta egoera “zaila” sortu zaio: langabezian dago eta etxebizitza utzi beharrean egon daiteke, emaztearekin eta adin txikiko hiru seme-alabekin.
Urtarriletik dago 600 euroko errenta ordaindu ezinik: “Diru hori behar du jabeak, eta neurri legalak hartuko ditu. Egunak pasa ahala gero eta itxaropen gutxiago dugu”.
2003tik bizi da Iurretan Abbassi, etaabisurik kendu zioten DBE. Gizarte teknikariagaz hori berreskuratzeko tramitazioa hasi zuen, baina, tarte horretan, Lanbidek hartu zuen Aldundiarena zen eskumena, abenduan. “Errekurtsoa aurkeztu dugu Aldundian eta Lanbiden, erantzunik gabe. Batak bestera bildatzen gaitu. Logikarik ez du egoera honek”.
1.847 familia, DBE barik
Aldundiaren eta Lanbideren jarduera eraginez, 1.847 familiek utzi diote DBE jasotzeari, gizarte eragileek Bilbon salatu dutenez. Abbassi da bat: “Taberna bitan aritu naiz lanean, baina, gastuei ezin eutsita, utzi egin nituen. DBE eskatu nuen gero. Orain, zurrunbilo honetan nago. Lan bila nabil, baina, ez dut ezer lortu”.