IX. Okela eta Ardo Egunak makina bat iurretar eta bisitari batu zituen zapatuan Askondo kalean. Arabako Errioxako ardoak ohiko arrakasta lortu zuen eta prestaturiko 900 bildots pintxoak ere agortu egin ziren.
Eguraldiak ere eutsi egin zion, ateri mantenduz, eta horrek herritarrak animatu zituen. Umeek aurpegia margotzeko aukera izan zuten, pin-ak egiteko ere bai.
Iurretako Udalak Arabako Erriotxako Upeltegi Elkarteagaz batera antolatzen du Okela eta Ardo Eguna. Aurten bederatzi upategi batu dira Askondon.