IX. Okela eta Ardo Eguna ospatuko dute Askondon

Anboto 2012ko mai. 17a, 08:15

Arabako Errioxako Upeltegien laguntzagaz antolatu du Iurretako Udalak

Arabako Errioxako Upeltegien laguntzagaz antolatu du Iurretako Udalak.

 

Arabako Errioxako ardoa eta bildots pintxoak dastatzeko aukera izango dute iurretarrek bihar. Izan ere, IX. Okela eta Ardo Eguna antolatu du udalak Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteagaz elkarlanean. Parte hartuko duten bederatzi upeltegiek, Askondo kalean eskainiko dute ardoa, 11:00etik 14:30era.

 

Ardoa hobeto dastatzeko kopa erosi ahalko da 2,5 euroan eta Burduntzian erretako bildots pintxoak ere jarriko dituzte salgai, 1,5 euroan. Antolatzaileak “pozik” daude ekimenak urtez urte duen erantzunagaz. Herritarrek ezagun dituzte dagoeneko Askondon batuko diren upategiak: “Gehientsuenak behin baino gehiagotan etorri dira Iurretara”, azaldu dute udal arduradunek.

 

Umeak, aurpegia margotuta

Umeek aurpegia margotzeko eta pin-ak egiteko aukera ere izango dute eurontzako eratutako tailerretan. 11:30etik 13:30era bitartean egingo dituzte Askondo kalean etxeko txikiengan pentsatutako ekintzok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!