Abadetxea konpontzeko lanak hasi dituzte asteon

Anboto 2012ko mai. 11a, 09:09

\'Parrokiako ondare izanik\', eliztarrek egingo die aurre inbertsioari

“Parrokiako ondare izanik”, eliztarrek egingo die aurre inbertsioari.

 

\"\"

 

Hasi dituzte abadetxea berrizteko lanak. Otsailean eman zion Bilboko gotzaitegiari  obra baimena udalak. Berrizte egitasmoan, aurrealdea eta burdinezko balkoiak ere jaso dituzte, barne-egitura eta teilatuaz gain. Hormigoizko eraikina ere bota beharko du gotzaitegiak. Lanak amaitzean, indar gabe utziko du udalak abiatutako hondamen espedientea.

 

Aurrekontua 350.000 eurokoa da. Gotzaitegiak azaldu duenez, “parrokiako ondare izanik”, lanei eliztarrek egingo diete aurre, gotzaitegiaren laguntza edukiko duten arren. Aurrealdea, barne-egitura eta teilatua, sanmigeletarako amaitzea aurreikusi dute.

 

1999an gazte asanbladak okupatu eta gero gaztetxea izan zen abadetxea, 2006an erre zen arte. Harrezkero, hutsik egon da. Gotzaitegiagaz eraikina eskuratzeko trukea negoziatu zuen udalak 2007an. Erosten ere saiatu zen, baina ez zuen akordiorik lortu. 2010ean, behin betiko baztertu zuen eraikina erosi eta berriztea, ez zuelako erabilgarri ikusten.

 

Urrian gotzaitegiak teilatura mugatzen zen egitasmoa aurkeztu zuen, hondamen-espedientea saihestu guran. Udalak, baina, birgaitze integrala eskatu zion, oniritzia emateko.

 

Erabilera, zehaztu barik

Abadetxeari emango zaion erabilera ez du argitu gotzaitegiak, “parrokiako premiei” erantzungo diela esan arren. Eraikina mantenduko delako, “pozik” agertu da Iñaki Totorikaguena alkatea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!