Zabaldu dute udako tailerretan parte hartzeko izen ematea

Anboto 2012ko mai. 2a, 08:59

Uztailaren 2tik 30era bitartean izango diren udako tailerretan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Hiru eta 14 urte bitarteko neske-mutilei zuzendutako tailerrotarako maiatzaren 14ra arte dago izena ematea

Uztailaren 2tik 30era bitartean izango diren udako tailerretan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Hiru eta 14 urte bitarteko neske-mutilei zuzendutako  tailerrotarako maiatzaren 14ra arte dago izena ematea.

 

Ibarretxe kultur etxean edota udaletxean aurkeztu daiteke izen-emate orria. Matrikularen zenbatekoa, berriz, bankutik ordaindu behar da: 194,75 euro, herrian erroldatuta daudenentzat eeta Maiztegiko ikasleentzat, eta,   292,12 gainerakoentzat. Onartutakoen zerrenda maiatzaren 24an  argitaratuko dute, udal arduradunek argitu lez.
Umeen aisialdi denbora, “hezitzailea eta, aldi berean, dibertigarria” den egitasmo baten betetzea da udako tailerron helburuotako bat. Horrela azaldu dute udal arduradunek. Era berean, ikasteko interesa “piztea” era ludiko baten, eta, “genero ikuspuntu batetik, umeen garapen integrala sustatzea”, azaldu dutenez.  A. B.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!