Gizon bat hil egin da A-8ko ordainlekuaren kontra izandako istripuan

Anboto 2012ko api. 17a, 08:47

A-8 autobidearen ordainlekuaren kontra talka egin du gizon batek zihoan ibilgailuagaz, gaur goizaldean. Istripuaren ondorioz hil egin da 50 urteko gidaria

A-8 autobidearen ordainlekuaren kontra talka egin du gizon batek zihoan ibilgailuagaz, gaur goizaldean. Istripuaren ondorioz hil egin da 50 urteko gidaria.

 

Istripua 01:40an gertatu da Ertzaintzak jakin eragin duenez. Donostiarako noranzkoan zihoan Opel Zafira ibilgailuak Iurretako ordainlekuaren babes-horma baten kontra jo du. 50 urteko gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da ezin atera eta hil egin da. Horrela egiaztatu dute minutu gutxira istripua gertatu den tokira hurreratu diren osasun-langileek. Suhiltzaile talde batek lagunduta atera dute gorpua ibilgailutik.

 

Trafiko arazorik sortu ez duen istripua ikertzen ari da Ertzaintza, azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!