Orozketan, argindar linea mugitzea gura du udalbatzak

Anboto 2012ko mar. 28a, 08:53

Orozketatik doan Abadiño-Basauri goi-tentsioko argindar linea berritu behar dela-eta, auzotik urruntzeko \'une egokia\' dela uste du udalak. Eskari zehatzak batu dituzte Iberdrolaren egitasmoari egindako zuzenketetan

Orozketatik doan Abadiño-Basauri goi-tentsioko argindar linea berritu behar dela-eta, auzotik urruntzeko \'une egokia\' dela uste du udalak. Eskari zehatzak batu dituzte Iberdrolaren egitasmoari egindako zuzenketetan.

 

Prebentzio neurri modura, landetatik hurbil eta baserrietatik urrun ipintzea eskatu dio Jaurlaritzari. Ezin bada, lurperatzea proposatu du udalak, aho batez hartutako erabakiagaz. Iberdrolaren egitasmoari zuzenketak egin dizkio, honakoak arrazoituta: kalte paisajistikoak, eragin ekonomiko eta akustikoak, sute arriskua, lurzoruaren okupazioa eta osasun ondorioak.

 

Euskarri bi eta eroalea aldatu gura dituzte, tentsioan eragin gabe. Jaurlaritzak baimena emateko, lehenago erabilera publiko eta ingurumen agiriak bideratu behar ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!