1902 urtera atzerabegiratua egingo dute apirilaren 21ean, Oromiño auzoan. Izan ere, antzinako eztegua antzeztuko dute, bertako jai batzordeak antolatuta. Jai eguna izango dute eta bazkarian parte hartzeko deia luzatu dute.
Horretarako, baina, apirilaren 4a baino lehen eman beharko da izena, jakin eragin dutenez.
Ordainketa Buztarri kultur elkartearen kontu korrontean egin behar da:Ipar Kutxako 3084-0017-62-6300117738. Umeentzako menuak 10 euro balio du, nagusienak 25 euro (datua zehaztu behar da ordainketa egiterakoan). Ezkontza 1902an kokatuko dutenez, janzkera eta girotzeko apaingarriak zaintzea eskatu dute (betaurrekorik, mugikorrik edo ume karrorik ez, adibidez).