Martxoak 31rako irteera antolatu du Zaldai mendi taldeak Kantauri mendilerrora. Zailtasuna kontutan hartuta ibilbide bi prestatu dituzte.
San Tirso eta Cruz de Castillotontorretatik igaroaz, Kantauri mendilerroko gaulerretatik ibilbidea egingo dute Bernedotik Langranera. Ibilbidea totonterratik izango denez, aireko pasabideak egongo direla iragarri dute.
Ibilbide alternatibo bat ere prestatu dute: Langran herritik 10 kilometroko ibilbide erraz bat osatuz, Cruz del Castillo mendia igoko dute.
Andaparapen (Iurretako San Migel eliza aurrean) irtengo dute martxoaren 31n, 08:00etan, Zaldai mendi taldekoek. Itzulera, berriz, eguerdi ostean egingo da. Egunean bertan agertutako nahikoa da izena emateko.
Azaldu dutenez, kotxean egingo dute joan-etorria eta Laguardian bazkaltzeko aukera ere egongo da. Horretarako izena eman beharko da 626 740 969 telefonoan edo zaldai@hotmail.com helbide elektronikoan. Informazio gehiago: www.zaldaimenditaldea.org.