Hipika ezagutzeko gonbitea zabala

Anboto 2012ko mar. 23a, 08:42

Hipika Kirolaren Eguna antolau du Zelai-Alai hipika eskolak, zapatuan, martxoaren 24an. Gaztañatza auzoan eskolak dituen azpiegituretan jaialdi berezia eskainiko dute 17:00etan hasita

Hipika Kirolaren Eguna antolau du Zelai-Alai hipika eskolak, zapatuan, martxoaren 24an. Gaztañatza auzoan eskolak dituen azpiegituretan jaialdi berezia eskainiko dute 17:00etan hasita.

 

Hipika kirol modalitateak egiten ditzez eze, oro har, publiko zabalari begirako ikuskizuna eskainiko dute Zelai-Alai eskolakoek. Kirol horretan batzen diren askotariko modalitateak erakutsiko dituzte, kirol honen onurak ez eze. Horrela jakin eragin dute antolatzaileek. Salto, doma, western, karrusel... eskainiko dituzte. Guztira 200 bat lagun elkartzea aurreikusi dute.

 

Inaugurazio ekitaldiak eta hipika kirol modalitateei buruzko berbaldiak abiatuko du Hipika Kirolaren Eguna 17:00etan. Zaldi motak, ekitazioaren eboluzioa eta kirol hipikoaren hastapenak hartuko dituzte berbagai, besteren artean.

 

Zelai-Alai erakusteko aukera emango dute, 17:30ean, eta, erakustaldi hipikoak hasiko dira 18:00etan: Poney karrusela, Doma aurkezpena, Zaldien karrusela eta Oztopo-lasterketa. Karruseleko diplomak emango dituzte ondoren. Jaialdiagaz amaitzeko Zelai-Alai koktela egongo da; 19:30ean izango da hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!