Argindar linea urrundu eta lurperatzea gura dute

Anboto 2012ko mar. 15a, 12:52

Udalak eskaria egingo du Eusko Jaurlaritzan

Udalak eskaria egingo du Eusko Jaurlaritzan.
 

Orozketatik doan goi-tentsioko argindar linea urruntzea eta lurperatzea eskatu gura du udalak Jaurlaritzaren Industria sailean, argindar linea indartzeko Iberdrolaren egitasmoari egindako zuzenketen bitartez. Gobernu taldeak horren aldeko “apustu zuzena” egin zuen atzo, auzokoen aurrean, bertaratutakoek azaldu dutenez. Iñaki Totorikaguena alkatea eta EAJ eta Bilduren ordezkariak egon ziren batzarrean.

 

Denek egin zuten bat, “nekazaritza auzoak eta bizi kalitatea babeste aldera”, eman beharreko pausoekin: “Batetik, argindar linea urruntzea, uhin elektromagnetikoen eragina gutxitzea bermatuz, eta, bestetik, hori lurperatzea kutsadura akustiko eta paisajistikoan eraginda”. Auzokoek alkateari eskatu zioten PSE-EEri helarazteko duten “ardura zuzena”. Auzokoak arduratuta daude “nahitaezko desjabetze” prozesuagaz, eta udalbatzarrari aurre hartzea eskatu diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!