Guraso eta hezitzaileentzako berbaldiak eratu dituzte

Anboto 2012ko mar. 19a, 08:46

Apirilaren 17, 19, 24 eta 26an, garatuko da guraso, eta, Haur eta Hehen Hezkuntzako hezitzaileentzako eratutako hitzaldi zikloa. Ibarretxe kultur etxean izango dira berbaldiak 18:30etik 20:00etara

Apirilaren 17, 19, 24 eta 26an, garatuko da guraso, eta, Haur eta Hehen Hezkuntzako hezitzaileentzako eratutako hitzaldi zikloa. Ibarretxe kultur etxean izango dira berbaldiak 18:30etik 20:00etara.

 

Guraso eta seme-alaben arteko harremanak lantzea da helburua, eta gurasoei hezkuntza bidean laguntzea ere bai.  Gurasoen prestakuntza? ba... gutaz hitz egin dezagun izenburupean seme-alaben hezkuntzan gurasoen egoera psikoafektiboaren garrantziaz jardungo dute. Gaur zabaldu da izena emateko epea eta martxoaren 29ra bitartean dago horretarako aukera.

 

Nolako guraso mota naiz? heziketa bideak; nire izakera, nire pertsonalitatea, nire autoestimua...; familiaren giro afektiboa; bikotearen erlazioa; lana eta familiaren baterigarritasuna; bizitza soziala eta aisia; eta, sexu arteko berdintasuna heziketa prozeduran: baterako hezkuntza. Gai horrexei buruz  hausnartuko dute, jarraibide batzuk ere eskainiz, azaldu dutenez. Juan Carlos Alonso psikologoak gidatuko ditu hitzaldiak. Donostiako institutu baten eta gabinete pribatu baten lan egiten du Alonsok; 20 urte daramatza berak guraso (Guraso Eskolak) eta hezitzaileen  formakuntza ekintzetan. Horrezaz gainera, irakurketa eta haur literaturako formakuntza ekintzetan ere parte hartzen du. Informazio gehiago. 94 620 03 42

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!