Udal eraikin eta bulegoak garbitzera 195.000 euro bideratuko dituzte

Anboto 2012ko mar. 6a, 12:20

Udal eraikuntza eta bulegoen garbitasun maila \'egokia\' bermatzeko baldintza plegua onartu du Iurretako Udalak. Urtean 195.000 euroko aurrekontua bideratuko da zerbitzu horretara

Udal eraikuntza eta bulegoen garbitasun maila "egokia" bermatzeko baldintza plegua onartu du Iurretako Udalak. Urtean 195.000 euroko aurrekontua bideratuko da zerbitzu horretara.

 

EAJ, PSE-EE eta PPk egin dute baldintza pleguaren alde. Kontra agertu da Bildu. Azaldu dutenez, edukiagaz ez daude ados, baldintza plegua zuzena dela argituz. "Beharrezkoa deritzogu sistema publikoa indartu eta hobetze aldera neurriak hartzeari. Azpikontratak alboratu eta enplegu duinak eskaini behar dira".

 

Garbitasun zerbitzu "gastu finkoa" dela nabarmendu du Bilduk: "Diru bat ipini eta zerbitzua berari delegatuz enpresa bat kontratzea ez da biderik egokiena". EAJk, berriz, bestelako iritzia agertu du: "Gure ustez, horrelako kontratu bat, bere berezitasunengatik horrela bideratzea dela egokiena", dio alkate Iñaki Totirikaguenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!