Aldarri publiko, Emakumeen Nazioarteko Egunean

Anboto 2012ko mar. 5a, 10:25

Mestizaje literaturaturari buruzko tailerragaz abiatuko dituzte, gaur, Martxoak 8aren inguruan antolatutako ekitaldiak. Emakumeen Nazioarteko Egunean adierazpen instituzionala irakurriko da, 19:00etan, Ibarretxe kultur etxean

Mestizaje literaturaturari buruzko tailerragaz abiatuko dituzte, gaur, Martxoak 8aren inguruan antolatutako ekitaldiak. Emakumeen Nazioarteko Egunean adierazpen instituzionala irakurriko da, 19:00etan, Ibarretxe kultur etxean.

 

Ekitaldi sorta antolatu dute Anderebide eta Alargunak emakume elkarteek Iurretako Udalagaz batera Martxoak 8a dela-eta. Horretara, gaurko Mestizaje literaturari buruzko tailerra antolatu dute, 18:15ean, Ibarretxe kultur etxean (izena emateko azken eguna martxoaren 2a).

 

Martxoaren 8an, Ibarretxe kultur etxean irakurriko dute Emakumeen Nazioarteko Egunagaz lotutako adierazpen instituzionala. Ibarretxe kultur etxean izango da hori ere, 19:00etan. Ondoren, ekialdeko musika zeltiarra, tangoa eta euskal musika entzuteko aukera egongo da Malenko taldearen eskutik. Las chicas de la lenceria pelikula eskainiko dute, bestalde, martxoaren 9an, 18:30ean, eta, ondoren, bideoforuma zabalduko dute.

 

Autodefentsa ikastaroa ere izango dute emakume iurretarrek aukeran. Maitena Monroy izango dute formatzaile eta Ibarretxe kultur etxean emango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Ikastaroa 14 urtetik gorako emakumeei dago zuzenduta, eta martxoaren 2a bitartean egon da izena emateko aukera.

 

Emakumeentzako afariagaz amaituko dira Martxoak 8a dela-eta antolatutako ekitaldiekin. Martxoaren 10ean izango da hori, Goiuriako Ikuspegi jatetxean 21:30ean (20:45ean autobusak irtengo du Bidebarrietatik). Antolatzaileek jakin eragin dutenez, lekua mugatua da eta txartelak martxoaren 2a bitartean izan dituzte salgai Ibarretxe kultur etxean eta Goiuria kulturgunean (ostegunetan, 16:00etan).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!