Elkartasunak gidatutako rallya Marokon

Anboto 2012ko mar. 4a, 08:28

Panda eta Seat Marbella autoekin Marokon abiatutako elkartasunezko rallyan dihardue Eneko Barroeta eta Arrizen Sagarduy iurretarrek. Martxoaren 2tik 10era bitartean ospatuko da IV. Panda Raid rallya

Panda eta Seat Marbella autoekin Marokon abiatutako elkartasunezko rallyan dihardue Eneko Barroeta eta Arrizen Sagarduy iurretarrek. Martxoaren 2tik 10era bitartean ospatuko da IV. Panda Raid rallya.

 

+Dendak merkatari elkartearen laguntzagaz parte hartu dute iurretar biok Panda Raid rally horretan, eta parte hartzen duten 75 taldeetariko bakoitzak 20 kilo eskola material eroan behar dute.

 

Madriletik irten zuten barikuan talde guztiek eta Algeciraserako bidea hartu ondoren, Marokora itsasontzia hartu zuten. Hasi arten sekretuan mantendu den ibilbideari ekin zioten Marokon. Essaouirako hondartzetan amaituko dute rallya parte hartzaileek, zazpi etapako ibilbidea amaitu ondoren.

 

Elgoibarko Meka Institutuak emandako eskola materiala, 20 kilo guztira, utziko dute Barroeta eta Sagarduyk Maroko hegoaldeko eskola baten. Rallyaren hirugarren etapan egingo dute hori.

 \"\"

Iurretar biek 5.460,64 euroko aurrekontua izan dute, "autoagaz lotutako eguneroko gastuetarako (janaria, motor-erregaia...) segurtasunerako  eta dohikuntza egiteetarako". +Dendak elkarteak 565 eurogaz parte hartu du ekimenean, "ibilgailuaren sei erruberak erosteko".

 

Lehenengoz parte hartu dute horrelako ekimen baten iurretako 35 urteko gazte biok. Eurok konpondutako Seat Marbella ibilgailuan joan dira Marokora rallya amaitu guran: "Iluiso asko egiten digu parte hartzeak, kirol erronka ez eze, umeei ere languntzan diogu ganera", dio Enekon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!