1.241 zuhaitz landara banatuko dituzte

Anboto 2012ko mar. 4a, 08:13

Herriko erakunde (ikastetxe,eskola..) eta herritarren artean 1.241 arbola landara banatuko ditu Udala Zuhaitz Eguna dela-eta. Martxoaren 6a baino lehen egin behar da eskaria. Landarak martxoaren 9an banatuko dira

Herriko erakunde (ikastetxe,eskola..) eta herritarren artean 1.241 arbola landara banatuko ditu Udala Zuhaitz Eguna dela-eta. Martxoaren 6a baino lehen egin behar da eskaria. Landarak martxoaren 9an banatuko dira

 

Herriko hainbat gune eta auzotan landatuko dira arbola guzti horiek, jakin ragin dutenez. Ingurugiroa babestea eta bultzatzea da helburua, eta horretarako bertako hainbat espezietako landareak banatuko dira: haritza, pagoa, urkia, haritz amerikarra, astigarra, lizarra eta gerizondoa, besteak beste. Martxoaren 6a baino lehen eskatu daiteke arbola landarea Ibarretxe kultur etxean, edo honako telefonora deituta: 94 620 03 42.

 

Igazko kopuru berdina eskaini dute aurten ere bai, azaldu dutenez.: “Batez be baserritarrei eskaintzen dizkiegu arbolak, euren bitartez egingo da batez ere birpopulazioa. Orain arteko erantzuna oso ona izan da”. Batez ere, haritza, pagoa eta gerizondoa eskatzen dituzte Iurretan.

 

Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera antolatu du Zuhaitz Eguna Iurretako Udalak. Gainera, Tokiko Agenda 21eko foroetan ere zuhaitzen birpopulazioaren beharra mahaigaineratu izan da. "Zuhaitz Eguna lako ekintzekin  bertotik sortutako proposamenei ere erantzun gura zaie". Herriko gazte eta umeek horrelako ekintzetan parte hartzeak duen garrantzia ere nabarmendu gura izan dute udal arduradunek, "etorkizunari begira, garrantzitsua da euron inplikazioa ingurumena zaintzerako orduan". Udalak ingurugiroaren zaintzan "aurrerapausoa" eman gura izan du ekintza honegaz, "baita laguntasuna eskaini" ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!