Iurreta eta Berriz artean itxi egingo dute autobidea, gaur, Bilborako noranzkoan

Anboto 2012ko ots. 28a, 08:28
Itxi egingo dute, gaur, Iurreta eta Berriz artean A-8 autobideko errei bat. Bilborako noranzkoan doan galtzada 22:00etatik 06:00etara egongo da itxita

Itxi egingo dute, gaur, Iurreta eta Berriz artean A-8 autobideko errei bat. Bilborako noranzkoan doan galtzada 22:00etatik 06:00etara egongo da itxita.

 

Donostiarako noranzkoan doan galtzadatik joan beharko dute beraz ibilgailuek, gaur, ordu tarte horretan, foru arduradunek azaldu dutenez. Amatza (Iurreta) eta Berriz-Olakueta tartean egongo da itxita erreia, argitutakoaren arabera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!