Beharrezko datu teknikoak batuko dira lehenengo: argiteri publikoen instalazioekin lotutako kontsumo ernergetiko gune guztiak idenifikatu eta ezagutzeko. Jasotako datu guztiok osatu eta egiaztatuko dira bigarren fase baten. Argiteri publikoko sektore guztietara egindako bisitekin egingo da hori (egun argiz zein gauez egindako bisitak); baita sektorea osatzen duten elementu guztiak identifikatuz.
Argiteri koadroen inbentarioa egingo da, parametro elektriko guztien monitorizazioa eta erregistroa, eta, koadroen lurrerako erresistentzi neurria aztertuko da. Linea eta ekipoen zaintze-maila, argi-maila eta argiteriaren ezaugarriak eta argiteriaren erabilera zuzena ere egiaztatuko dira.
Iurretako argiteri publikoaren egoera aztertu eta ebaluatu egingo dute, eta, instalazioak hobetzeko proposamenak landu honako helburuok bete guran: argiteri publikoaren ustiapen kostu ekonomikoa gutxitzea, energia kontsumoa eta argitasunaren kutsadura gutxitzea eta kontrol eta mantenu jarduerak hobetzea.
Ikuskaritzako azken pausoa izango da aztertutako argiteri publikoko sektore bakoitzeko txostena burutzea: argiteri publikoko sektore bakoitzeko deskribapen teknikoa jasoko da, Argi-Kontsultoretzako teknikoek jasotako informazioaren arabera; sektore bakoitzarekin lotutako energia elektronikoaren egungo kontsumoa eta kostuak ere bai. Argi-Kontsultoretzak eginiko azterketen ondorioak izanik, kostu energetiko eta ekonomikoak murrizteko aholku ekonomikoa eta kudeaketarakoa jasoko dute. Sektore bakoitzeko etorkizuneko kostsumo eta kosteak ere batuko dituzte udal arduradunek.