2012rako udal aurrekontuari osoko zuzenketa aurkeztuko dio Alderdi Popularrak Iurretan. Nacho Toca popularrak kritikatu duenez, \'udaleko pertsiana igotzea 2011n baino %28 garestiago egingo zaigu. Ez dugu uste egungo egoeragaz bat datorren proposamena denik\'.
PPk jakin eragin duenez, kontzepetu guztiak batuta aurreikusitako sarreren %74 udaleko "pertsiana igotzeko" erabiltzea jasotzen duen udal aurrekontua aurkeztu du EAJren Gobernu Taldeak 2012rako. "Horia dierazle guztiek instituzio denetan sarrerak murriztuko direla erakusten duten sasoi honetan". Horretara, "erraz ulertzekoa" da, Tocaren berbetan, iazko aurrekontuagaz alderatuta inbertsinoen atala %64 jaistea proposatu izana Gobernu Taldeak.
Ohiko sarrerak %1,61 bajuagoak aurreikusi dira, 2011ko aurrekontuagaz alderatuta PPK dioenez: "Errealitateagaz bat ez datorren aurreikuspen oso baikorra da hori edonola ere".
PPk azaldutakoaren arabera, "aurrekaririk ez duen krisi ekonomiko garai nabariak jotakoa da 2012a. Testuinguru horretan, ohiko sarrera publikoen murriztea ezinbestekoa emoten du, eta harritu egiten gaitu Udalkutxatik aurreikusitako sarrerak %0,14 bakarrik jaitsi izana, Foru Aldundiaren diru-bilketaren desbideratzeam askoz handiagoa izan dela kontutan hartuta".