Argazkilariak Ertzaintzaren eraikin parean kontzentratu dira

Anboto 2012ko ots. 10a, 15:59

Athletic-Mirandes Errege Kopako partidua hasi aurrean argazkilari bik Ertzaintzaren partetik jasotako kolpeak salatzea izan dute helburu

Athletic-Mirandes Errege Kopako partidua hasi aurrean argazkilari bik Ertzaintzaren partetik jasotako kolpeak salatzea izan dute helburu.

Bizkaiko 50 bat kazetari eta prentsako argazkilari Iurretako Ertzaintzaren aurrean kontzentratu dira, martitzean Bilbon, Athletic eta Mirandesen arteko partiduaren atarian, argazkilari bik Ertzaintzaren partetik jaso zituzten kolpeak salatzeko.

Argazkilariak El Mundo egunkarikoa eta Argazki Press agentziakoa dira. Horietako bat ospitalera eraman eta ebakuntza egin zioten. Gaurko kontzentrazioan batu direnek erasoa jasan zuten argazkilariekiko elkartasuna adierazi eta Ertzaintzaren jokabidea salatu dute.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!