Udalak internet zerbitzua proba-epean ipiniko du berriro, laster, Wi-fi sistemaren bidez.
Azaroan ezarri zuten lehenengoz aukera hori, baina konexioagaz arazoak eduki zituzten herritarrek, eta konponketak egiten dihardute egunotan.Instalazioa Udaletxean eta Kultur Etxean egokitu dute, eta frontoikoa hobetzea falta da, azaldu dutenez.
Herrian internet zerbitzua eskaini gura du udalak, eta herritarren iritzia jakiteko zabalduko dute epe hau, konexioa librea delarik. Interesdunen arabera, behin-betiko konexioa zelan barreiatu eta egokitu erabakiko dute. Abiadurari dagokionez, 256 kb-ko seinalea ailegatuko da, aurreratu dutenez.