Gaurtik eta otsailaren 3ra arte, itxi egingo dute AP-8ko Iurretako ordainlekuko zabalera bereziko bidea. Horreka jakin eragin dute foru arduradunek. Donostiarako noranzkoan itxiko da erreia, 09:00etatik 17:00etara.
Galtzadaren hirugarren erreiaren bide-zorua egiteko itxiko da bidea Donostiarako noranzkoan, Iurreta parean.
Bilborako noranzkoan ere bai
Bestalde, gaurtik eta otsailaren 1era arte Bilborako noranzkoan ere itxiko da erei bat AP-8 autobidea; Iurreta parean hori ere. Erreia 09:30etik 17:00era itxiko dute jakin eragin dutenez, eta, ondorioz, gorabehera txiki batzuk sor daitezke ordainlekuan, azaldu dutenez.