BBK-ko Asanbladaren hautaketa prozesuan parte hartzeko aukerari baiezkoa

Anboto 2012ko urt. 24a, 09:01

BBKren asanbladaren %50 berritu egin behar dela-eta udala hauteskunde-elkarte baten batzen proposamenak aurrera egin du Iurretan. Honako herriekin batzea proposatu dute: Ermua, Zaldibar, Berriz, Otxandio, Atxondo eta Zarautz. Berrizen uko egin diote martxan den BBK-ko hauteskunde prozesu horretan parte hartzeari

BBKren asanbladaren %50 berritu egin behar dela-eta udala hauteskunde-elkarte baten batzen proposamenak aurrera egin du Iurretan. Honako herriekin batzea proposatu dute: Ermua, Zaldibar, Berriz, Otxandio, Atxondo eta Zarautz. Berrizen uko egin diote martxan den BBK-ko hauteskunde prozesu horretan parte hartzeari.

 

PP eta EAJ agertu dira Bilduk sartutako mozioaren kontra Iurretan. Natxo Toca zinegotzi popularraren ustean " gaiak ez du inolako onurarik ekartzen" eta mozioa horren kontrako jarrera batzen zuen dikatmenaren aldeko botua eman zuen osoko bilkuran. Berdin egin zuten jeltzaleek. Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan, mozioak "bokazio alderdikoi eta politiko argia"  du eta "ez dio inolako ekarpenik egiten herriari". Gaineratu duenez, "eskas samarra da hor egin genezakeena".

 

PSE-EE eta Bilduren botoekin egin zuen aurrera mozioak. Mª Angeles Muñoz zinegotzi sozialistaren ustean "askorako ez bada ere, asanblada horretan ordezkatutako egoteko aukera bat da hori. Orain arte, EAJren esku egon den pluraltasun bat izan genezake. Horretarako aukera ematen du asanbladak". Nabarmendu dute BBKk emandako taldea dela.

 

Bilduk aurkeztutako mozioan batzen du BBKko estutuek eta bertako araudiak emandako aukera aintzat hartuz Iurretak Asanbladaren aukeraketa prozesuan parte hartzeko beste sei herrigaz batzeko erabakia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!