Egoerara "egokitu" beharra nabarmendu du Gruas Artetxek

Anboto 2012ko urt. 24a, 10:09

Produkzioa %40 jaitsi dela nabarmendu du Gruas Artetxe enpresak, eta \'ezinbestean\' egungo egoerara \'egokitu beharrean\' dagoela, lan-taldearen berregituraketa ere eraginez. Argitu du 35 beharginek osatzen dutela lan-taldea eta 11 direla greba mugagabean daudenak; \'lan taldearen %69 dago lanean\'

Produkzioa %40 jaitsi dela nabarmendu du Gruas Artetxe enpresak, eta "ezinbestean" egungo egoerara "egokitu beharrean" dagoela. Argitu du 35 beharginek osatzen dutela lan-taldea eta 11 direla greba mugagabean daudenak; "lan taldearen %69 dago lanean".

 

Enpresak ukatu egin du ELA sindikatuak leporatutako "gestio txarra". Nabarmendu dutenez, "bizi dugun egoera ekonomikoa dena da, eta ordainketei aurre egin behar izan diegu. Askok eta askok bezala gerrikoa asko estutu behar izan dugu. Ahal izan dugun arte eutsi dugu langileen ordainketetan, baina, horretan ere neurriak hartu beharrean izan gara". Egoera ekonomikoa kontu berria ez dela gogoratu dute, 2009tik egoera ona ez dela gogoratuz.

 

Gruas Artetxek adierazi duenez, "benetako arazoa" da sortutakoa: "Enpresa dimentsionatuta egon da eta produkzioa %40 bajatu da. Hori da errealitatea. Produkzioa egokitu behar dugu, aktiboak egokitu behar ditugu... eta ezinbestean lan-taldea ere egokitu beharrean gaude". Nabarmendu dutenez, "hemen ez dago ez onik ez txarrik, egoera dena da. Denok dihardugu egoerara egokitzen".

 \"\"

 

ELA sindikatuak adierazi du ez duela "kaleratze traumatikorik" gura, eta enpresakin batzartzekoak zirela. Gruas Artetxetik diote izan dituztela zenbait batzar eta negoziazioaren bide horretatik jarraitzeko asmoa dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!