Greba mugagabean daude enpresako zenbait langile urtarrilaren 12tik.
Greba mugagabea hasi dute 24 langile dituen Gruas Artetxe enpresan, iragarritako lan-taldearen berregituraketaren aurrean. Enpresak 10 edo 14 langile kaleratuko dituela aurreratu du, ELA sindikatuak jakin eragin duenez. Urtarrilaren 12an hasi zuten greba zenbait langilek, eta atzo Ezkurdin elkarretaratzea egin zuten “ziurgabetasun egoera” horren aurrean. Informazio falta ere salatu dute.
ELAk kaleratze “traumatikorik” ez duela gura nabarmendu du, eta ezer zehazteke egon arren enpresagaz batzartzekoak direla adierazi dute. Diotenez, “gestio txarraren ondorioz” dago egungo egoeran: “Beti egon egon dira egoera ekonomiko nahiko txarrean, baina zor handiak ere badituzte”. Langileei eurei ere zor die dirua enpresak, ELAk gogoratu duenez.
Nomina eta dietak zor
2011ko abenduko nomina ez eze, abenduko eta uztaileko paga extra osoak eta martxokoaren zati bat ere zor die enpresak langileei, ELAk azaldutakoaren arabera. Garraio enpresa bat izanda dietek ere zati handi bat hartzen dute. ELAk adierazi duenez, “gaur egun, batez beste, langile bakoitzeko 5.000tik 6.000 eurora arteko zorra du enpresak”. Protestekin jarraitzeko asmoa dute akordioren batera heldu bitartean.