Ertzaintzak zapatuan atxilotu zuten 55 urteko gizonezko bat Iurretan, ustez emazteari eraso egiteagatik.
Zapatuan, 08:00ak inguruan atxilotu zuten gizona. Auto baten barruan eztabaida izan ondoren egin zion eraso emakumeari, Ertzaintzak jain eragin duenez. Aurpegian eragin zizkion zauriak eta Galdakaoko erietxera eroan behar izan zuten horiek artatzeko, Ertzaintzak azaldutakoaren arabera.