Gaurtik eta urtarrilaren 14ra arte (zapatua) itxita egongo da A-8 autobideko erreia, Donostiarako noranzkoan. Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara bitartean egongo da itxita erreia Bizkaiko Foru Aldundiak jakin eragin duenez.
Argitu dutenez, bypass bat jarriko da A-8 autobideko galtzadan, Donostiako noranzkoan, Gerediaga eta Iurreta artean. Erreia itxiko da, eta ibilgailuak Bilborako noranzkoko galtzadan ibiliko dira. Azaldu dutenez, lanak egingo dira erdibitzailean.