San Sebastian jaiak abiatuko dituzte, gaur, Bakixan

Anboto 2012ko urt. 13a, 08:30

Donien atxa altxatzeagaz batera hasiko dituzte, gaur, 21:00etan, San Sebastian jaiak Bakixa auzoan. Ondoren, txokolatea banatuko dute. Hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu dute

Donien atxa altxatzeagaz batera hasiko dituzte, gaur, 21:00etan, San Sebastian jaiak Bakixa auzoan. Ondoren, txokolatea banatuko dute. Hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu dute.

 

Asteburuan hainbat ekitaldi izango dituzte Bakixan, San Sebastian eguneko aurrekari. Bihar, tiro-txapelketagaz hasiko dute eguna, 11:30ean, eta. 21:00etan, berriz, makalau txapelketan parte hartuko duten kazola aurkezteko ordua izango dute. Domekan, urtarrilaren 15ean, kalejira abiatuko da 10:00etan, eta, 17:00etan, briska txapelketari ekingo diote. Maiztegi herri eskolako dantza taldeak eskainiko du saioa, ordu berean, eta amaitutakoan neska-mutilentzako jolasak eta txokolatea izango dira.

 

Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, meza izango da 11:30ean, Iurretako Bakixa auzoan. Ander eta Egoi trikitilariek berotuko dute jai giroa gero. Igel txapelketa antolatuko dute, arratsaldean.

 

Asto probak antolatu dituzte urtarrilaren 21ean, zapatuan.  Horretarako hitzordua 18:00etan jarri dute. Gau giroa, bestalde, Luhartz plaza-taldeak berotuko du. Biharamunean, meza izango da 11:30ean, eta, Mikel Deuna dantza taldekoek eskainiko dute saio, ondoren. Bertsolariek jardungo dute 13:00ean.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!