Higer-ko lurmuturretik ibilaldia antolatu du Zaldai mendi taldeak, urtarrilaren 14an. Andaparapen elkartuko dira Jaizkibel mendiko amildegietan zehar 12 kilometroko bidea egiteko. Goizeko 08:30ean irtengo dute.
Mendi ibilbideak ez dauka zailtasunik Zaldai mendi taldekoek azaldu dutenez eta eguerdi osterako egingo dute buelta. Ez da behar izena ematea, egunean bertan agertzea nahikoa izango da. Azaldu dutenez, joan-etorria kotxez egingo da eta bertan bazkaltzeko aukera eskainiko dute. Informazio gehiagorako: zaldai@hotmail.com / www.zaldaimenditaldea.org / 626 740 969