Irakurzaletasuna sustatzeagatik FEMP saria jaso du Iurretako liburutegiak

Anboto 2011ko abe. 28a, 10:48

Zazpigarren biderrez jaso du saria Herri Bibliotekak. Haur eta gazteentzako 200 liburu irabazi ditu, eta aipamen berezia lortu du \"egitasmoak erakutsitako kalitateagatik\"

Zazpigarren biderrez jaso du saria Herri Bibliotekak. Haur eta gazteentzako 200 liburu irabazi ditu, eta aipamen berezia lortu du "egitasmoak erakutsitako kalitateagatik".

 

Iurretako liburutegiak urtean zehar antolatzen dituen jardueren berri eman du sariketara aurkezteko proiektuan: ikastetxeekin egindako bisita gidatuak, ume eta gazteekin egindako tailerrak, munduko emakumeen litreratur tailerra, hainbat herrialdetako kultura ezagutzeko Liburuak topaleku kanpaina... saria jaso du ahaleginak; 200 liburuko lotea haur eta gazteentzako, eta aipamen berezia egitasmoen kalitateagatik.

 

Irakurzaletasuna sustatzeko Espainiako Kultura ministerioak daukan Maria Moliner kanpainaren barruan banatzen dute FEMP saria. 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriei zuzenduta dago.

 

Iurretako Herri Bibliotekak, ohar baten bidez, eskerrak eman gura izan dizkio Iurretako Udalari, "proiektu honetan bere uste ona eta laguntza ekonomikoa"-gatik. Liburutegiko arduradunek, egitasmoan parte hartzen duten herritarrei ere eskerona adierazi gura izan diete, eta ildo beretik lanean jarraitzeko asmoa agertu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!