Hirigintzan, arlo giza-ekonomikoan eta jasangarritasunagaz lotutako neurriak azaldu dituzte

Anboto 2011ko abe. 27a, 12:09

2012ari begira udalak aurreikusitako hainbat egitasmo aurkeztu dituzte oraintsu egindako Tokiko Agenda 21eko Foroan. Herritarrek ere hainbat ekarpen egiteko aukera izan zuten.

2012ari begira udalak aurreikusitako hainbat egitasmo aurkeztu dituzte oraintsu egindako Tokiko Agenda 21eko Foroan. Herritarrek ere hainbat ekarpen egiteko aukera izan zuten.

 

Horretara, hirigintzari dagokionez, Orozket aur hornidura, hirigunetik gertu dauden nekazaritza eremuak argiztatzen jarraitzeko asmoa (Bazeta, garaizar eta Amurua) eta Belkortu zerrategiaren lekualdaketa eta eraistea hartu zituzten hizpide udal arduradunek. Baita Maiztegiko herri eskolen berritze eta hobekuntza lanak, eta, trafikoa eta irisgarritasuna hobetzeko kale, errepide eta bideak egokitzeko lanak ere bai.

 

EBPN martxan jarri guran

Esparru giza-ekonomikoan, berriz, besteak beste, Euskararen Biziberritze Plan Orokorreko (EBPN) 1. fasea jarri gura du martxan 2012an Udalak, jakin eragin duenez. Era berean, hirigunean, astekoa zoka sortu gura dute baserritarren produktuak eskaini eta salmenta ibiltaria sustatzeko; baita Durangoko Udalagaz hitzarmena gauzatzea ere, iurretarrek "inolako gastu gehigarrurik gabe" Durangoko kirol azpiegiturak erabiltzeko aukera izan dezaten.

 

Jasangarritasunagaz lotuta, eskualde mailako egitasmoa gogoratu dituzte udal arduradunek Tokiko Agenda 21eko Foroan, tartean, udalerri-enpresa, enpresa jarduerak  indarrean den ingurumen araudiari egokitu daitezen, edota garraioa, zerbitzu sozialak eta airearen kalitatea hobetzeko neurriak aztertuko dituen eskualdeari begirako plangintza diseinatzera.

 

Herritarren hainbat ekarpen

Hiru ordu inguruko iraupena izan zuen Tokiko Agenda 21eko Foroak, eta herritarrek aldetik jasotako ekarpenak ere asko izan ziren, prentsa ohar baten azaldu dutenez: lonjak etxebizitza bihurtzeko araudi baten beharra, Bazetako bidegorrian jarleku gehiagoren beharra edota hirigunean komun publikoen beharra helarazi zuten herritarrek, besteren artean.

 

2011n gauzatutako zenbait neurri ere gogorarazi zituzten udal arduradunek: irisgarritasunagaz eta mugikortasunagaz lotuta Amilburun eginiko jarduerak, orubeen deskontaminazioa edota energiai eraginkortasunagaz lotutako neurriak aipatu zituzten.

 

Parte hartze "altua"

Udal arduradunek azaldu dutenez, 2012ko uda aurretik beste foro bat antolatuko dute, batutako jarduera eta proposamenen "jarraipena eta ebaluazioa egiteko". Iurretan "arrakasta handia" duen  parte hartze tresna da Tokiko Agenda 21, Udaltalde 21ek eta Udalak sustatutakoa, adierazi dutenez. "Ingurumen arazoei, ekonomikoei, hirigintzagaz lotutakoei zein arazo sozialei arrakastagaz aurre egiteko beharrezkoa, beti ere jasangarritasun neurriak erabilita". Udal arduradunek egondako parte hartzea nabarmendu gura izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!