Bizkaian mota horretako sistema duen herri bakarrenetakoa da Iurreta.
Garazairko araztegian lokatza tratatzeko sistema berri bat ipini dute martxan. Horrela, lokatza ez da errekara helduko eta ibaia garbiago egongo da. Bizkaian gutxi dira mota horretako sistema egokituta duten araztegiak. Horregatik, Iurretakoak beste toki batzuetako lokatza jasotzeko ahalmena ere badu, Lekeitio, Markina eta Ondarroa inguruetako estazioetakoak, esaterako.
Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoak bi milioi euro inguruko inbertsioa egin du lanak burutzeko eta proiekua Aquagest enpresak gauzatu du.