Landa inguruko 164 baserri seinaleztatu ditu Udalak

Anboto 2011ko abe. 15a, 09:22

Baserrien izen historikoak \'baliogarri egitea eta mantentzea\' gura dute.

Baserrien izen historikoak \'baliogarri egitea eta mantentzea\' gura dute.

 

Landa inguruneko seinalizazioa amaitu dute oraintsu: guztira, 146 baserri seinaleztatu dituzte, eta 30.000 euroko aurrekontuagaz.

 

Landa-gune sakabanatuek osatzen dute herria, zati handi batean. Baserri talde txikietan eta banakako baserrietan, foru errepideetatik aurrera antolatutako bide-sare batek lotzen ditu, eta gehienak ibilgailuen erabilerarako daude egokituta. Horretara, erabiltzaile eta zerbitzu emaileei kokapena erraztea eta baserri bakoitza bere toponimoagaz identifikatzea da helburua. Era berean, baserrien izendapen historikoa “baliagarri bihurtu eta mantendu” gura dituzte, azaldu dutenez.

 \"\"

Baserri kopuruaren arabera

Baserrien inguruan eta bidegurutze estrategikoetan 96 zurezko zutoin jarri dituzte: 89 hormigoizko zapatagaz eta zazpi zoladuran; beste lau horman jarri dituzte, zutoinik barik. Toponimo bakarreko 74 jarri dituzte, bikoak 28, hiruko 4 eta laukoa bat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!