Tellitun 20 etxe eta 35-40 aparkaleku egingo dituzte

Anboto 2011ko abe. 9a, 11:01

Behin betiko onartu du udalak Tellitu inguruko hiri berrikuntzarako plan berezia

Behin betiko onartu du udalak Tellitu inguruko hiri berrikuntzarako plan berezia.

 

Orain, proiektu eraikitzailea aurkeztu eta udalaren onespena jasotzea falta zaio enpresa eraikitzaileari, obra lizentzia jaso eta bertan etxebizitzak egiteko.

 

Iñaki Totorikaguena alkateak Ura Ur agentziaren onespena ere beharko dutela gogoratu du.
Totorikaguenaren berbetan, 2012ko bigarren seihilekoan lanekin hasteko moduan legoke enpresa eraikitzailea. Lanokin 35-40ra murriztuko litzateke aparkalekua; 70 daude orain. Etxebizitza kopurua, bestalde, 20 izatetik 15 izatera pasatu da; 2009an onartu zuen hasierako plan berezi hori udalak. Ordutik hainbat zuzenketa egin behar izan da, alkateak argitu duenez, egitasmoa moldatuz. Ura agentziak proiektua errekatik  urruntzea eskatu zuen.  A.B.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!