Unai Sordo (CCOO): "Krisiaren ikuspegi alternatibo bat zabaldu gura dugu"

Anboto 2011ko abe. 2a, 08:28

Durangaldeko CCOOeko delegatuek asanblada izan dute, gaur, Ibarretxe kultur etxean. Unai Sordo CCOO-Euskadiko Idazkari Unai Sordok \'Enpleguaren Alde eta Krisiaren Aurrean Euskal Ekimena\' azaldu du

Durangaldeko CCOOeko delegatuek asanblada izan dute, gaur, Ibarretxe kultur etxean. Unai Sordo CCOO-Euskadiko Idazkari Unai Sordok ‘Enpleguaren Alde eta Krisiaren Aurrean Euskal Ekimena’ azaldu du.

 

Langabezia, batetik,eta, bestetik, lan hitzarmenak ez berrizteak eragindako langileen erosteko ahalmenaren jaitsiera; horiek biok, eta, zerbitzu eta inbertsio publikoen murrizketa eragin dituen zerga-bilketaren jaitsiera aipatu ditu Sordok Euskal Autonomi Erkidegoaren arazo nagusien artean. Horren aurrean, instituzioetan eta gizarte sektore desberdinetan aurkeztutako proposamena izan ditu hizpide CCOO-Euskadiko Idazkari Nagusiak Iurretan.

 

Arrazoizko terminoetan” lan hitzarmenak sinatzea planteatu du CCOO-Euskadik, horretara langileen erosketa almena igotzeko. Era berean, zerga-bilketa sistemaren berritzea proposatu dute.

 

\"\"

Bi gai horiek ez eze, gazteei eta iraupen luzeko langabetuei zuzendutako enplegu plana gauzatzea jarri mahai gainean CCOO-Euskadik; azken horretarako enpresetan neurriak hartu beharko direla gogoratuz.

 

Hiru arlo horiek modu bateratuan jorratuta krisiaren aurrean “hobeto eragitea” lortuko dutela uste du Sordok. Nabarmendu du baita “ikuspegi alternatiboa” zabaldu gura dutela: “Izan ere, gizarte zerbitzuak eta gizarte ongizatea narriatzeko aitzakia da-eta krisia”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!