Pablo Berasaluzek eta Mikel Urrutikoetxeak jardungo dute pelotan eta Eneko Abasolo \'Abarkas\' eta Unai Iturriaga bertsotan. Epaile lanetan Sustrai Colina izango dute.
Herriko banderaren mendeurrena ospatzen jarraitzen dute oraindik ere iurretarrek eta, gaur, hitzordu berria dute. Oraingoan, Olaburu frontoian. Show-a eskainiko dute bertan pilotari eta bertsolariak elkarlanean. Bakoitzak bereari ekingo dio, eta, Sustrai Colina izango dute epaile. 1911-ko Iurretako banderaren mendeurrena dela-era antolatutako jarduna 18:00etan hasiko da.
Pablo Berasaluzek eta Mikel Urrutikoetxeak jardungo dute norgehiagokan frontoian. Eneko Abasolo \'Abarkas\' eta Unai Iturriaga, berriz, giroa berotzeaz arduratuko dira. Guztiek show berezia eskainiko dute.