\'Enpleguaren Alde eta Krisiaren Aurrean Euskal Ekimena\' aurkeztera etorriko da, bihar, Iurretarako CCOOko Euskadiko Idazkari Nagusia den Unai Sordo. Sindikatuak asanblada deitu du, 10:00etan, Ibarretxe kultur etxean.
CCOOk Durangaldeko delegatuak deitu ditu, bihar, Ibarretxe kultur etxean asanbladan. Enpleguaren Alde eta Krisiaren Aurrean Euskal Ekimena azalduko zaie bertan. Ondoren, manifestazioa egingo dute Iurreta eta Durangoko kaleetan zehar. Durangoko Andra Marin amaituko den maqnifestazioa 12:00etan hasiko da.